Eibar.org elkartearen blog komunitatea posible egin duen softwarea, Coreblog, euskaratua, doan eta libre kaleratu berri du CodeSyntax-ek, bere 1.0 bertsiorako egokitua.
Apirilean, produktuaren 0.6 bertsioaren lehen kaleratze bat egin genuen. Baina orain, produktua nahiko biribilduta ageri da. Bereziki, 1.0 bertsio egonkorrera iritsi da Coreblog tresna, eta euskaratutako bertsioak ere harekin bat egin du. Gainera, Coreblog-en jatorrizko diseinu zurruna gaindituz, CSS estilo moldagarrietara egokituta dago euskarazko azal hau. Gainerako hizkuntzetara egokitzeko moduan prestatu da, gainera, eta gaztelaniazko bertsioa ere guk geuk prestatu dugu.
Eta, beharbada inportanteena, eguneroko jardunean gaitasuna eta moldagarritasuna erakutsi du Coreblog euskaratuak, Eibar.org elkarteak martxan jarri duen blog komunitateak software hau darabil udatik hona, eta esperientzia polita gertatu da honenbestez. Hangoak dira adibide hauek:
Eibar.org-eko portada ere blog erako beste albistegi bat da, azken finean, eta domeinu horretako abidideez gain, Elgetako Espaloia Kafe Antzokiak ere azpiegitura hau darabil: Espaloia.com
Lokalizazio lan honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du, teknologia berrietarako 2004. urteko deialdian.
Eibar.org-eko blogak apur bat egokituta daude. Baina, berez, produktua instalatuz gero, itxura hau hartzen dute prestatu ditugun demoek:
Produktua eskuratzeko, eta instalazio instrukzioetarako, hemen dago informazioa
|